Paisaia eder eta pribilegiatu baten erdian kokatzen da, Bedua auzoan hain zuzen ere, Urola ibaiak meandro bat eratzen duen horretan, ibaiaren bokalea baino lehentxeago.

Dekorazio rustiko, eta dotore batez apaindua dago txoko hau, bertan diren etxeko produktu eta sukaldeaz lasaitasunez gozatzeko.

Eguraldi onarekin batera, Beduak, terraza eder bat eskaintzen du ibaiaren ondoan, bertako paisaiaz gozatzeko.