Jatetxeak bere baratza esklusiboa du, eta bertan gero mahaira eramango diren produktuak landatzen dira (sasoiaren arabera noski). Egunero, Jose Mari bera, bere emaztea eta semea letxuak, piperrak, tomateak… mimatuaz gogor dihardute lanean.

Gainera Bedua jatetxeak, bere baratzean hazitako produktuak erosteko aukera ematen dio bere bezeroei. Honela, mahaikide bakoitzak, jan aurretik bertan dagoen baratza ikusteko aukera du.

Baratzera iristeko, erromatar zubi baten gainetik igaro behar da, baratza uharte baten gainean kokaturik bait dago.

Udaberrian baratzako laborantza ilarra, baba, letxu eta tipulekin hasten da eta beranduago tomateak, piper berdeak, lekak, zerbak, porruak, azenario eta patatek hartzen dute bere lekua panaché deritzon platera urte osoan mahaikideek goza dezaten.

Baratzean lantzen diren produktu guzti hauek, zapore berezia ematen diete bertako platerei.