Bere historiak erdi aroko etxe-lonja batera garamatza, Urola ibaiak bustitako Zestoa eskualdearen barneraino.
Lurralde honek garrantzi handia eskuratu zuen XV. mendean. Iraeta burdinolatik, Arroa auzoraino burdin landuaz beteriko gurdiak igotzen ziren Bedua lonjaraino, gaur egungo erretegiaren aldameneraino, denbora hartan baserri zen hartara ailegatzen ziren aldapa ikaragarria jaitsi ondoren. Horrela, Beduako pasabidea, Urola bailarako ontziratze leku behartu bihurtu zen burdinola guztientzat.
Gaur egun, oraindik ere erdi aroko eraikuntza ikus daiteke, bere ezaugarri nabarmentsuekin: 4 uretara eginiko teilatuarekin, erdi puntuko arkuekin eta harriz eraikitako hormekin.
Honela, Iriondo familiak, lekuak erakusten zuen paisaia aprobetxatuz, Bedua, erretegi eder batean bilakatu zuten, bertako lur emankonek eskaintzen zituzten lehengaiak aprobetxatuz.
Hasieran, udaran bakarrik irekitzen zituen bere ateak eta Zumaiatik udatiar asko etortzen ziren txalupaz, patata tortila eta piper berde goxoez gozatzera sagardo botila batekin.
Sukaldea, Jose Mari Iriondok eta bere emazteak Isabel Antiak osatzen dute, baina bere semea den Xabier ere buru-belarri sartu da, sukaldaritza ikasketak burutu eta izen famatuko jatetxeetan lan egin ondoren.